ADUR Bergarako Kartzela Zaharran

Atzo, 2021ko irailaren 11an eta Bergarako Mahai Joko Elkarteak gonbidatuta, ADUR jokoaren aurkezpena egin genuen Bergarako Kartzela Zaharran. Ondoren, Eneko Azedok gidatuta eta lau jokalarirekin batera, Adur txango bat jolastu genuen. Saioa zuzenean Txapa irratian entzungai izan zen gainera. Izugarri pasa genuen eta sekulako barreak bota ere! Mila esker Bergarako Mahai Joko Elkarteari gonbidapenagatik!